San Juan jaiak direla eta, aurten umeen barrakak Urkizuko parkean ipiniko dituztenez, aste honetan hasita eguazteneko merkadilloa tokiz aldatuko dute, Bittor Sarasketa kaleko aparkalekura. Beraz, azokako postuak ipini ahal izateko, hor aparkatutako automobilak martitzen gaueko 23:00etarako kendu egin beharko dituzte.
Bittor Sarasketako aparkalekuan izango da eguazteneko azoka bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.