Emusik jaialdiak doinu eta kantaz jantzi du Maala

Barren.eus 2016ko mai. 7a, 14:54

<embed type="application/x-shockwave-flash" src="https://photos.gstatic.com/media/slideshow.swf" width="600" height="400" flashvars="host=picasaweb.google.com&hl=es&feat=flashalbum&RGB=0x000000&feed=https%3A%2F%2Fpicasaweb.google.com%2Fdata%2Ffeed%2Fapi%2Fuser%2F115930932749754791694%2Falbumid%2F6281925481758682321%3Falt%3Drss%26kind%3Dphoto%26hl%3Des" pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer"></embed>

Gaur, zapatua, goizean Maalara gerturatu direnek musika, dantza eta abestiz gozatzeko aukera izan dute. Izan ere, Donostia 2016ren baitan Emusik jaialdia egin dute. Inazio Bereziartua Musika Eskolako ikasleez gain, Banda de L,Escola (Escola Municipal de Musica Germans Arasa “Los Flarets”); Jugendmusic Aldorf (Musikschule Uri), Ensemble Saxofones eta Big Band (Escuela Municipal de Musica Anton Garcia Abril Ciudad de Teruel) eta Musikschulorchester Bornheim (Bornheim Musikschule) taldeek jo dute. Askotariko doinuak maila onean eskaini dituzte musikari gazteek. Tarteetan elgoibartarrek dantza egin dute txistulari eta trikitilarien doinutan eta dultzaineroak ere aritu dira. Bukaeran Emusik jaialdirako apropos prestatutako koreografia egin dute Elgoibarko dantzai gaztetxoek, korukoen eta Teruelgo musikarien laguntzaz.

 

Osorik irakurri