Ainara Ladron Martutenetik Logroñora urrundu dute epaiketa barixakuan Donostian izan arren

Barren.eus 2016ko mar. 11a, 11:19

Epaileak Martuteneko kartzelara bidali zuen martxoaren 7an Ainara Ladron elgoibartarra, martxoaren 18an epaiketa Donostiako Lurralde Auzitegian egin arte. Martutenen zeuden berarekin batera epaitu behar dituzten beste bi gazte (Naroa Ariznabarreta eibartarra eta Aritz Azkona arrietarra). Sare sozialen eta naiz.eus bidez zabaldutako informazioaren arabera, emakumezko biak Logroñoko espetxera urrundu berri dituzte eta gizonezkoa Valladolidera, epaiketa barixaku Donostian honetan izango bada ere. (Geroxeago anpliatuko dugu albistea)

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.