2016/02/26 20.30 22.00

TRIPAFESTA

Soraluzeko Gaztetxea, Soraluze
Hileko azken ostiraleroko afaltoki honetan, eskaintza begano - begetarianoa egiten dugu. Tripafesta antolatzen dugunon asmoa, barazki eta zereletan oinarritutako jakiak eskeintzea da, animali jatorriko zenbait jakirekin konbinatzeko aukera emanez. Sasoian sasoiko elikagaiak, gorputzerako osasuntsuak eta naturarekiko errespetuz ekoiztuak erabiltzen saiatzen gara, inguruko ekoizleen lana zaindu eta babestu asmoz. Afaltoki hau aldarrikapenerako gune ere bilakatu dezagun nahi dugu, joera osasuntsuetatik urruntzen gaituen bizi ereduaren aurrean, bizitza patxadaz eta osasunez dastatzeko proposamena eginez. Zenbat eta gehiago izan eredu horretara inguratzen garenak, orduan eta hobe. Asmo horretan, guztion poltsikotarako eskuragarri diren prezioak izatea nahi dugu. Norbaitek zailtasunik badu, lan taldeko norbaiti aipatu diezagula. Ez dadila xoxa izan afariotaz gozatzeko eragozpena. Diru irabazia, Gaztetxeko ekintza eta gastuetara bideratuko da, herritik jasoa herriari itzultzeko ideiarekin. Eskerrik asko zuri, jale, proposamena egi bihurtzeagatik. On egin deizula! *Guztion artean hobetzen joateko, pozik jasoko ditugu proposamenak.