Aurkeztu dute gaztetxeko hamabostaldia. Ikusi egitauara!

plaentxia_com 2014ko abe. 22a, 14:47

Atzo hasi eta urtarrilan 5a bitartean, kontzertuak, tailerrak, dantzak, proiekzioak, erakusketak... adin-tarte guztiendako egitaraua izango da nagusi gaztetxeko hamabostaldian. Bihar Eneritz Artetxe, Maddalen Arzallus eta Maddi Gallastegi bertsolariak ariko dira Eneko Beretxinagak ezarritako gaiei erantzuten, 19:00etatik aurrera. Aipatu dute "kontsumo materialaren urrezko egunetan kulturari lehentasuna eman nahi izan" diotela eta ekitaldi guztiak debalde izango direla. Herritarrak gonbidatu dituzte gaztetxera hurreratu daitezen. Ikusi egitaraua egunez

 

HAMABOSTALDIA, EGITARAUA:

Martitzena 23, 19:00etan

Bertso merienda:

Maddi Gallastegi

Eneritz Artetxe

Maddalen Arzallus

 

Eguena 25

Proiekzioa: “Delikatessen”

 

Barixakua 26

17:00etan Ipuin kontalaria

“Kontu kantoi”

20:30ean Tripafesta

22:30ean Poesia errezitaldia

 

Eguena 1

Proiekzioa: “En la cuerda floja”

 

Barixakua 2, 22:30ean

Kontzetuak:

The Vartools

Necrobabys

 

Zapatua 3

Laztan tailerrra 10:00etatik 14:00ra

Kontzertuak 22:30ean:

Erre Ke Erre

Fly Shit

 

Domeka 4, 12:30ean

Dantza ikuskizuna Plaza Zaharrian

 

Astelehena 5, 10:00etan

Umeentzako jolasak eta txokolatada

 

Gaztetxeko prentsa oharra:

{mosimage}Hara, hara, hara...!

Urtero bezelaxe, gabon egunak gerturatzerako Soraluzeko Gazterian Hamabostaldi Kulturala antolatu dogu. Abenduak 21ian hasiko da Duo Jade kubatar bikotian kontzertuakin, eta urtarrilak 5ian bukatuko da haurrentzako jolas eta magia txokolateztatuakin. Tarte horretan, bertso, kontzertu, tailer, dantza, proiekziño, erakusketa, ipuin kontalari, poesia errezitaldi, tripafesta eta aldarrikapenak hartuko dute gaztetxia. Gai edo tematika zehatzik ardatz hartu gabe, hamabost egunetan zihar ikutu eta zapore ugaritako ekitaldixak dastatu ahal izango dittugu gaztetxian. Kontsumo materialen urrezko egunetan kulturari lehentasuna eman nahi dotsagu, egunotaz  disfrutatu nahi dogu, gauza interesgarri eta eskuragarrixez. Eskuragarritasun horretan, eskaintza guztiak debalde egiteko apostua egin dogu, aurreko edizinuetan bezela; hamabostaldixa ekonomikoki babestu edo lagundu nahi dabenak, aukera edukiko dau programatatutako saio guztietan borondatia jasotzeko egongo dan otarrera txanpon batzuk botaz. Egitaraua osatzeko gazte asanbladako zein asanbladaz kanpoko jendian partehartzia ezinbestekua izan da, eta halaxe izango da hamabostaldixan zihar be, herriko eta inguruetako zalien partehartziak egiten eta egingo dabelako posible, ekitaldixak ikustera gerturatuz eta lantauletan izena emanez. Hamabostaldixa egin ahal izateko danok garetelako biharrezkuak.

 

Animatu eta hurbildu beraz, gozatu, ikasi eta proposatu, danon artian hobetzen juateko. Besarkada bana, elkar ikusi arte!