Euskaltzaleen elkartearen urteko batzarra egingo dute zapatu goizean antzokian (Pil-pilean)

plaentxia_com 2014ko abe. 19a, 14:26

Batu sutondora 10:00etan hasiko da eta 12:00etara bitartean elkartearen urteko jardunaren balorazioa eta datorren urterako asmoak komentatuko dituzte. 12:00etan Plaentxia.eus eta komunitatearen inguruan jardungo dute. Irudia: Iazko batzarra.

 
 
 Batzarrerako gonbidapenaren gutuna:


Euskaltzale,

 

Zapatu goizerako plana daukagu: euskaltasunaren sutondora batu eta kontuka aritzea. Pil-pilean Euskara Elkartearen berri eman eta jaso nahi genuke. Zela joan da urtea? Eta zelakoa nahi dugu datorrena? Bertaratutako guztion begiradak batuz, ikuspegi zabalagoa izango dugu herria euskalduntzeko bideaz eta bide horretaz gozatzeko egindakoez. Kafea, tea eta goxoak ez dira faltako, baina goxoena, zure epeltasuna, euskaltzale. Eta goxoetan goxoena bukaerarako:


Plaentxia.eus webgune komunitarioaren aurkezpena

Herriko 25 eragiletik gora bere komunitatearen baitan batuko ditu plaentxia.eus agerkariak. Herriko plaza digitala berritu dugu askoren artean eta jolaserako lekua zabaldu. Leihotik plazara begiratu nahi baduzu, zu bezalakorikan plazan ba ote den ikusteko... zatoz!


Zapatuan Herriko Antzokian

10:00-12:00etara Batu Sutondora - elkarteko bazkide diren eta ez direnentzat

12:00etan plaentxia.eus webgune komunitarioaren aurkezpena