Horrekin batera Smart Ciy egitasmora bideratuko dira 40.000 euro, Errabalen irisgarritasuna hobetzeko 153.000, kiroldegi gaina egokitzeko 66.700 eta kiroldegi barrua egokitzeko berriz 10.500 euro. Hirigintza plan orokorrarekin jarraitzeko berriz, 85.300 euro bideratuko dira.
Egitasmo berriak
Egitasmo berri ugari jaso dira aurrekontuan, besteak beste, Alkarrekinen prozesuan jasotakoak. Etxebizitza alorrean 10.000 euro bideratuko dira eraikinen efizentziara. Ongizatean, elikagaien bankua sortu eta edadetuen egoera aztertuko da. Iaz baino 8.000 euro gehiago izango dira Euskara Plana garatzeko eta parekidetasuna sustatzeko. Hezkuntzan 50.000 euro bideratuko dira PHIko patioa estaltzeko. Tokiko garapen ekonomikoa dinamizatzeko enpresa bat kontratuko da eta diruz lagunduko da merkatarien elkartea. Ingurugiro arloan 3 auzokonposta gune berri ipiniko dira eta 46.000 euro bideratuko dira baserribideak konpontzera. Kiroldegiko zerbitzua indartzeko 18.666 euroko partida izango da eta futbol zelaia egokitzeko 10.000koa. Antzokia txukuntzeko (besaulkiak, argiak, soinua, proiektorea...) 17.780 euro. Komunikazioa izango da beste berritasunetako bat: 25. 000 euro bideratuko dira. Azkenik, 20.00euro bideratuko dira goi karguen liberaziorako eta 79.731 euro kontratazio berrietarako.
Oposizioaren ekarpenak txertatuta
EAJ eta baita PSE-EE-k udal gobernuak euren proposamenak kontuan hartu izana aipatu zuten abstentzioa emateko arrazoi moduan. EAJk, abstentzioa emanez, aurreko hiru urteetan bezala aurrekontuak onartzeko bidea eman duela nabarmendu zuen, “argi eta garbi gelditzen delarik Soraluzeko EAJren konpromisoa bai herriarekiko eta baita herritarrekiko ere”. Alkarrekin prozesuari “erabateko babesa” eskaini zion: “eredu berri hau sustatu bultzatu eta garatuko dugu herri mailan hurrengo urteetan ere”. PSE-EEk ere udal gobernuaren “jarrera ona” aipatu zuen abstentzioaren arrazoi moduan . Alkateak bere poza adierazi zuen legegintzaldiko azken aurrekontua onartzeagatik eta “aurrekontua Alkarrekin prosezuaren mesedetan” jarri dela zehaztu zuen.