Gotzon Elizburu eta Ernaiko beste 6 kiderentzat bi urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak

plaentxia_com 2014ko abe. 18a, 20:32

Gazte Danbadan «terrorismoa goratzea» leporatuta, bi urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak Gotzon Elizburu eta Ernaki beste sei kiderentzat, 18 hilabetekoa Periko Solobarria eta Topatu.infoko kazetariarentzat. 2013an deklaratu zuten eta orain jakin da fiskaltza eta AVTren eskaria.

Fiskaltzak eta AVTk 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatu dute Periko Solabarria eta Topatu.infoko kide batentzat, eta bi urtekoa Ernai gazte antolakundeko 7 lagunentzat, tartean Gotzon Elizbururentzat. Gazte Danbadan eta Ernairen webgunean «terrorismoa goratzea» leporatzen zaie.  Zehazki, Xabier Lopez Peña presoaren heriotzaren ostean egindako adierazpenengatik «terrorismoa goratzea» egozten diete. Topatu.info webguneko kideei ekitaldian gertatutakoaren berri emateagatik leporatzen diete ustezko delitua.