"Mi vida sin mi" Isabel Coixetek zuzendutako drama proiektatuko dute gaur gaztetxean

plaentxia_com 2014ko abe. 17a, 06:00

Ann, 23 urteko gaztea da, bi alabaren ama, garbitzaile lanak egiten ditu unibertsitatean, gauez. Bere aitak 10 urte daramatza giltzapean eta senarrak langabezian denbora gehiago egiten du lanpostu batean baino. Karabana batean bizi da, Vancouver kanpoaldean. Mediku azterketa batek, erabat aldarazten dio ordura arteko bizi ikuspegia. Azterketa horren emaitzak jaso ostetik, Ann-ek bizitzearen plazera deskubrituko du, "hil aurretik egin nahi" dituen gauzen zerrenda batek bultzatuta. Emanaldia 21:30ean hasiko da, gaztetxean.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.