-Zentralita programagarria duten eraikinentzat: 100 euro
-Anplifikadore monokanalak dituzten eraikinetan: 150 euro anplifikadore bat dutenentzat; 250 euro bi anplifikadore dituztenentzat; 350 euro hiru anplifikadorerentzat; 450 lau anplifikadorerentzat eta 550 euro bost anplifikadorerentzat.
Antenen berregokitzea frekuentzien bandan telefoniako teknologia berriei tokia egiteko egin behar da. Izan ere, egun telebistako kanalak emititzen diren zenbait frekuentzia telefoniako 4G teknologiarako erabiliko dira urtarrilaren 1etik aurrera.
Herritarrek edozein zalantza izan ezkero, www.televisiondigita.gob.es helbidean kontsultatu dezaketela gogorarazi du udalak, eta bestela konfiantzazko antenistari deitu eta berak informazio guztia emango duela azaldu du.