Emakumeenganako indarkeria sistemikoa ardatz duen "La máquina del Dueño" lanak itxiko du domekan, azaroaren 25ari begira antolaturako egitaraua. Antzezlanak hausnarketa izan nahi du, gonbidapen bat, beste arau batzuk dituen sistema berri bat eraikitzeko: “indarkeria gure gizartearen eta gure harremanen elementu antolatzaile gisa hartzen dugu. Indarkeria hori berezkotzat hartzen dugu, eta eguneroko jasaten dugu eta indiferentziaz gauzatu, eskubideak eta pribilegioak onartuz, bai eta zigorraren penitentzia onartuz ere”. Obrak ordubete inguru irauten du eta sarrerak euro bat balio du.