Osasun zentroko erizainek erretzeari uzten
laguntzeko hitzaldia eskainiko dute gaur 19:00etatik 20:30era bitartean,
antzokian. Bertan asmoa da sortzen diren taldeekin urtarrilean tailerrak
egitea. Tabakoa uzteak osasun mailan dakarren onurak azalduko dituzte, baita
erretzeari uzteko dauden metodologia ezberdinen inguruko informazioa eman ere.
Berbetaldia osasun zentroak eta udaleko gizarte zerbitzuak antolatu dute eta
erretzeari uzteko interesa dutenei dago zuzenduta.