“San Andresko antenan aldaketa egin dute dagoeneko, abisurik eman barik” Mikel Cruz

plaentxia_com 2014ko abe. 10a, 09:36

San Andresko antenan aldaketa egin omen dute, eta hilaren amaieran kentzeko ziren kateak kendu egin ei dituzte dagoeneko, eta horregatik, “seinalea San Andrestik jasotzen duten etxeetan ez dira ikusten kate batzuk”. Hala azaldu digu Mikel Cruzek. Azken asteotan, lanez gainezka dihardu herrian antenak egokitzen. Irudia: Cruz lantokian.

 
Gaur gaurko, antena kolektiboak egokitu eta telebista kateak bersintonizatu beharra ei dago, nahiz eta kasu batzuetan banakako antenekin ere izan den arazoren bat edo beste, baina salbuespenak omen dira.

Kontu guzti hau 4. belaunaldiko telefonia ezartzearen ondorioz ei dator: “orain telefoniak okupatuko ditu desagertuko diren telebista kateek okupatzen dituzten frekuentziak eta horregatik egin beharko dira aldaketak”. Cruzen ustez, aurreikuspenak ez dira oso fidagarriak, “beharbada egokitzapen gehiago egin beharko dituztelako etorkizun hurbil batean”.
 
Egokitzapenen kostuari dagokionez, komunitatean ezarrita dagoen sistemaren araberakoa izango omen da. “Zentral programagarria duten kasuetan 100 euro ingurukoa izango da eta anplifikazio sistema dutenen kasuan berriz 500-800 euro bitartekoa izan daiteke”. Dena den, Espainiako gobernuak eskaini dituen dirulaguntza eskaera bideratuta kostua dezente jeisten dela aipatu du Cruzek.
 
Informazio gehiago eta egokitzapen zerbitzua: 630358295 Electronica Cruz
 
{mosimage}