Tertangan ospatuko diren negulekuetan izena emateko azken eguna da barixakua

plaentxia_com 2014ko abe. 10a, 06:10

Abenduaren 27tik 30era gaztetxokotik negulekuak antolatu dituzte, 12-16 urte bitarteko gaztetxeei zuzenduta. Tertangara (Arabara) joango dira, "bertako aterpetxean neguko hotza goxatu eta elkarrekin jolastu, harremandu eta ikasiz gozatzeko prest". Azaldu dutenez mendi irteera, tailer, ekintza, kirol, jolas, eta gaubelekin jantziko dituzte egunak. Izen-ematea Pil-pileanean egin behar da abenduaren 12a (barixakua) baino lehen.

 

Gaztetxokoak negulekuak antolatu ditu DBHko 12-16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta. Abenduaren 27tik 30era bitartean, Arabako Tertanga herria ezagutuko dute eta besteak beste, mendi itzuliak, jolasak, tailerrak eta gaubelak izango dituzte gozagarri. Tertanga, Arabako herri txiki bat da, Arrastaria Haranean kokatuta, Urduña alboan. Egonaldia bertako etxe batean egingo dute eta herriak berak eskaintzen dituen aukerei helduta, berdeguneetan, frontoian edota bolatokian arituko dira.

25 gazterentzat lekua

Negulekuen izen-ematea abenduaren 12a (barixakua) baino lehen egin behar da, Pil-pileanean. Tertangako etxeak eskaintzen dituen aukerei helduta, gehienez 25 gazte joateko aukera dagoela jakinarazi dute arduradunek.

Informazio gehiago: Pil-pilean (943 751304) edo euskara@pilpilean.com helbidean.