"Irreversible" atzekoz aurrera narratuta dagoen pelikula proiektatuko dute gaur 21:30ean gaztetxean

plaentxia_com 2014ko abe. 10a, 06:00

2002an estreinatu zen "Irreversible" pelikula frantsesa proiektatutako dute gaur gaztetxean. Ikara psikologikoa sortzea helburu duen narrazio hau atzekoz aurrera kontatuta dago, 13 eszenatan. Bortxaketa eta erailketa esplizituen kontakizunak zabaltzen du pelikula honen drama eta eszenak aurrera egin ahala ebazten da pelikularen istorioa. Emanaldia 21:30ean hasiko da, dohainik.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.