435 kilo elikagai Bergarako elikagai bankua hornitzeko

plaentxia_com 2014ko abe. 7a, 15:00

Soraluzen 450 kilo produktu jaso dituzte, iaz baino 200 kilo gehiago, azaroaren 29an eta 30ean egindako elkartasun kanpainan. Batutakoa Bergarako elikagaien bankua hornitzeko erabiliko da. Misio talde oso pozik agertu da: "Soraluzek krisiak jota jarraitzen duen arren, batutakoak herritarren arteko elkartasuna adierazten du, txalotzekoa benetan". Hartara, "eskerrik beroenak" helarazi nahi dizkiete kanpainarekin bat egin dutenei.