Patriciak azaldu zuen, oso
garrantzitsua dela beretzat PSE-EEren alkatetzarako zerrendaburua
izatea eta Soledad del Bosqueri erreleboa ematea, “norbere herriko
alkate izatea delako politikan izan daitekeen asmorik politena”.
Bere azpirazioa herriko alkate izatea dela aipatu zuen eta
azpimarratu, “jardun osoko alkate izango dela, dedikazio osoz, eta
ez funtziotan alkate, gaur egun Bilduko alkatea den moduan. Nik ez
dut nere lana egingo didan aholkularirik izango”.
Hauteskundeetara aurkeztuko duten programa itxi barik daukatela adierazi zuen arren, aurreratu zuen, enpleguaren sorrera izango dela bere lehentasunetako bat. Bere ustetan, “Soraluzen langabezia ez da koiunturala, estrukturala baizik”. Hori dela eta, Enplegua sustatzeko hitzarmen lokal bat egitea proposatzen du. Lehenengo ekintza moduan, “langabeziaren aurka egiteko neurriak adostuko dituen Elkarrizketa mahai bat sortzea” proposatuz.
Horren harira, Patriciak gogorarazi nahi izan zuen, legealdi honetan zehar, proposatu izan diotela udal gobernuari Enpleguaren eta garapen ekonomikoaren batzordea eratzea baina gaurko egunera arte ez dela eratu horrelakorik.
Bestalde, adierazi zuen, gizarte laguntzen politika “justuagoa” eta aldi berean, “krisiak eraginda sortu diren jarrera arrazizta eta xenofoboak eragotzi eta prebenitzeko neurriak” bultzatuko dituela. Etxebizitzen eraberritzea eta efizientzia energetikoa indartzeko ekintzak sustatu eta herrirako etxebizitza plana garatuko duela ere azaldu zuen. Horrekin batera, gaineratu zuen, “hondakin organikoen bilketa selektiboa zabaltzeko bosgarren edukiontziak ezarri eta hedatuko” dituela.

{mosimage}
Iñaki Arriolak berba onak besterik ez
zituen izan Patriciarendako. Jaurlaritzan Garraio sailaren buru
egindako urteetan bere ondoan egindako lana eskertu eta bere
kudeaketarako gaitasuna goraipatu zuen. Horrekin batera, Soraluzen
azken urteotan agintean izan den alderdiaren “kudeaketarako
gaitasunik eza” azpimarratu zuen.
{mosimage}
Aurkezpenaren amaieran, Soledad del
Bosquek, udaletxeko jardunera berriz ez dela aurkeztuko jakinarazi
zuen, hogei urte zinegotzi moduan egin eta gero, “erreleboa emateko
garaia” heldu dela iritzita. Bertaratutako militanteek, Soleren
lana eskertu eta goraipatu zuten, bai Sole eta bai Patricia, benetako
“kasta sozialista” baten ondorengo direla azpimarratuz.