Gaztelupe zigiluak zortzi nobedade eramango ditu Durangora

plaentxia_com 2014ko abe. 4a, 06:00

2princesesbarbudes taldearen Gaueko entziklopedia koxkorra euskarazko egokitzapena aurkeztearekin batera, Behi bi blues, Markos Untzeta, Jon Gurrutxaga, Victor Aneiros, La Jodedera, Capsula eta Lost Acapulco taldeen azken lanak izango dira Gazteluperen postuan. Badiharduguk berriz Eli Lakuestaren Harpasuak argazki liburuxka ipiniko du salgai, baita "Isiltasuna hausten" DVDa ere. Durangoko azokaren 49. edizioa abenduaren 5etik 8ra bitartean bisitatu ahalko da, 10:30etik 20:00ra bitartean.

 
Zortzi gune izango ditu aurten abenduaren 5etik 8ra ospatuko den Durangoko Azokak: Areto nagusia, Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Plateruena, Saguganbara, Szenatokia eta Azoka TB. Guztietan euskal kulturgileek urtean zehar ekoiztutako lanak ezagutzeko aukera egongo da, baita azken nobedadeen berri izatekoa ere. Gaztelupeko Hotsak zigiluak zortzi lan berri aurkeztuko ditu bere postuan:
 
2princesesbarbudas (Helena Casas & Marc Marce)
GAUEKO ENZIKLOPEDIA KOXKORRA
{mosimage}
Helena Casas eta Marc Marcé kataluniarrek osaturiko musika taldea da 2princesesbarbudes; haurrentzako eta familientzako ikuskizunak eskaintzen dituzte.
Pilarik gabeko jostailu-tresnekin egiten dute musika. Pop estetika minimalista eta poesia letra burutsuak dituzten abestiak interpretatzen dituzte. “Enciclopèdia baixeta de la nit” katalanezko diskoaren euskararako egokitzapena da Gaueko entziklopedia koxkorra. Helena Casas “Pomada” talde katalanaren partaide izandakoa, unibertsitatean euskaldundu zen eta era berean, euskal betiko musikaz interesatu zen;  halaxe ezagutu zituen disko honetan lagun izan dituen Maialen Lujanbio eta Joseba Tapia. Maialen Lujanbiok idatzi du disko honetako azken abestia (“Ondo lo egin”), Joseba Tapiarekin batean abestua. Gainera, hainbat ahotsekin grabatu du Joseba Tapiak, eta bakarkako pasarte bat jotzera ausartu da jostailuzko trikitiarekin! 2princesesbarbudes taldeak ondutako 13 abesti, gaueko kontuak hizpide dituzten 13 abesti, biltzen ditu Gaueko entziklopedia koxkorra lanak. Letrak ere taldeak osatuak dira Xavi Grimau poeta katalanak (“Gaua marrazki bat da”) eta Maialen Lujanbio bertsolariak (“Ondo lo egin”) idatzitako biak izan ezik. Helena Casasek ilustratutako albuma da disko honen formatu. 

BEHI BI BLUES Azkaiter Pelox & Gaizka Azkarate
{mosimage}
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Kantaria eta gitarra jotzen Azkaiter Pelox bergararra, hainbat taldetatik pasatakoa. Aho soinuarekin Gaizka aurretik "Zuhaitz zatixuak Blues Band" taldean aritutakoa. Bluesaren bidean bat eginda, Behi Bi Blues Azkaiter-ek Gaizka jotzera gonbidatu zuenean hasi zen bion arteko harreman musikala. Bada urtebete aritzen direla elkarrekin jotzen kontzertuak, ezkontzetan, sagardotegietan, herriko jaietan, elkartasun guneetan eta taberna zuloetan... Zentzu zabalean hartuta baina bluesaren bidetik abiatu zen euren langintza. Era akustikoan eta lotsarik gabe. Aurten Beasaingo Pottoko estudioan sartu eta Freddi Pelaez-ekin lakidetzarekin kantu sorta bat grabatu dute, gehienak eurenak eta pare bat bertsio; tartean Otis Reading-en “Dock Of The Bay” abestiarena, kasurako Orioko Itsas Ertzean izenekoa.
Sakrilegioa? egiten badute ere konszienteki. Gustatzen zaien estiloan murgildu dira, ondo pasatzeko, ikasteko eta euren neurrian eragiteko ere. Gainera, beharbada, serio arituta norbaitek kontuak eskatuko lizkieke. Orduan horrela hobe dabiltza, libre.

MARKOS UNTZETA: Seinaleak
{mosimage}
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Markos Untzetaren aurreko diskoa, Mississippi, blues eta country musikaren lurraldean zehar eginiko bidaia gisa uler bazitekeen, Seinaleak definitzeko hitz egokiena erretratua litzateke. Gure errealitate hurbilaren erretratua da diskoa, edo zehatzagoak izanda, errealitatearen zati batena, aldamenean izanagatik maiz ikusezina egiten zaigun edo gure bizitzetako erosotasuna ez urratzeagatik erreparatu nahi ez diogun errealitate horrena hain zuzen ere. “Bada hiri bat ezkutuan bizi dena / hain hurbil eta aldi berean hain urrun”, abesten du Untzetak diskoari hasiera ematen dion kantuan (Bada hiri bat).
Bakarka, bere ahots, gitarra eta ahosoinuaren laguntza soilaz, Woody Guthriek 30eko hamarkadan ibili zuen bidea hartu du Markos Untzetak (Eibar, 1970) bere laugarren diskoan. Hark bezala, bere garai politiko, ekonomiko eta sozialaren kronista bihurtu da eibartarra, eta ezkutuan bizi den hiri horretako eguneroko lekuak, pertsonaiak eta egoerak ekarri ditu kantuetara, xehetasunetan aurreztu gabe. Kantuetako protagonistak indarkeriaren, gatazka politikoaren edota krisi ekonomikoaren biktimak dira, hala kartzelan 12 urte igaro ondoren gizartera berriz egokitzeko zailtasunak dituen preso ohia (Gasolindegi abandonatuan) nola banketxeek ezarritako tiraniaren menpe dena galtzeko arriskuan dagoen emakume edadetua (Zurrumurru urduria). Gure gizartean pil-pilean dauden gai gordin eta deserosoei heldu die Untzetak adorez, alegia, hamarkadak iraun dituen enfrentamendu armatuaren ondorengo berradiskidetzearen langintza zailari (Nola ez gorrotatu, Bihotzean badago toki bat), emakumeen aurkako indarkeriari (Ubelak ezkutuan) edota ongizate estatuaren gainbeherak ekarri dituen ondorio latzei (Segi eta segi, Kale gorrian).
Musikalki, Bruce Springsteenen Nebraska gogora dakarren atmosfera ilun eta itogarri batean bildu ditu kantuak Untzetak —ohi duen soinu teknikariak, Saul Santolariak, lagundu dio horretan—, hitzak estalkiaren gainetik nabarmendu eta eraginkorragoak eta sinesgarriagoak izan zitezen. Ihes egin dio beraz, kantuen bidez emozio azkarrak eragiteari, eta entzunaldien poderioz hiri ezkutu horretako biztanleekin bat egiteko interesa duen entzulearengan aztarna uztearen aldeko apustua egin du.


JON GURRUTXAGA: Hitz Lauz
{mosimage}
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Jon Gurrutxaga musikari elgoibartarrak bere estraineko bakarkako lana da. Bluesak jarraitzen du Jon Gurrutxagaren kantuetan present egoten, baina Hitz lauz diskoan lekua dago funk doinuentzat (Denbora, bidea, zu eta ni), kontrabaxu eta hammond organo distiratsuak dituen balada batentzat (Txikia handi), folk erreferentzia garaikideentzat (koruek Fleet Foxes ekartzen dute gogora Minaren mintzoa-n), eta su motelean erretako rock aleentzat (Azala, Iragana beti jarraika edota Desirak eta gezurrak, Arima Beltzaren azken diskotik hartutako kantuaren bertsioa). Ingelesa bazter utzita, osorik euskaraz mintzo da Gurrutxaga, hitz lauz, Xabi Lasa, Uxue Agirre eta Iñaki Gurrutxagaren laguntzarekin, bizi-esperientzien inguruko kantu sorta honetan, eta inoiz baino gertuago eta barnekoiago azaltzen da entzulearen aurrera.

VICTOR ANEIROS : A soidade pide copas nos bares
{mosimage}
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

LA JODEDERA : aio, kurrilo
{mosimage} 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

CAPSULA: Bilbon zuzenean
{mosimage}
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

LOST ACAPULCO: Olaturik onenak

"Harpasuak" eta "Isiltasuna hausten" Durangon

Badihardugu Euskara Elkarteak, bere aldetik, Kontrargik azaroan argitaratutako Eli Lakuesta argazkilariaren "Harpasuak" libuxka jarriko du salagi baita "Isiltasuna hausten" 1936ko gerrako testigantzak jasotzen dituen DVDa ere.
 
Azokako informazio guztia hemen