EAJren prentsa oharra:
EAJ pozik azaldu da udalak bere webgunean .eus domeinua erabiliko duelako "uztailaren 3an egindako euskara batzordean udalaren domeinua, .eus domeinu bezala erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko, udalak, urrats guztiak eman zitzala proposatu genuen, hartara, Euskararen egunerako, abenduaren 3rako aktibatuta egon zedin".
Iker Aldazabalek dio "iritsi da abenduaren 3a, Euskararen nazioarteko eguna eta pozik gaude Bilduko udal gobernuak aintzakotzat hartu duelako gure taldeak, euskara batzordean eginiko proposamena”. Bestalde gaineratu du “euskararen normalizazioa bultzatzeko inguruan ditugun baliabide eta tresna guztiak erabili behar ditugu eta .eus domeinua gizarteratzen laguntzea ere bada herri-erakundeen eginbeharra”
“Euskaldunon komunitatea trinkotzea ezinbesteko pausua da hizkuntzaren erabilera areagotzeko” gaineratu du. "Azken inkesten arabera, euskaldun kopuru altuena hiri handietan dago eta horrek zailtasun handiagoak sortzen ditu euskaldunen arteko harremanak sendotzeko garaian, populazioa handiagoa delako eta sakabanaketa ere, handiagoa izan daitekeelako" gogoratu du.
Zinegotzi jeltzaleak adierazi du, .eus domeinuak lagunduko duela, “zalantzarik gabe, bai komunitate birtuala, baita erreala ere elkartzen, are gehiago, sare sozial deritzotenak hartu duten indarra ikusita”.
Horregatik azpimarratu du, “norbanakoen lanaz gain, erakunde publiko eta pribatuek ere beren ekarpena egin behar dutela uste dugu, Soraluzeko udalak egin berri duen bezala.”