"Herriko zirkulazioaren norabidea aldatzea babesten dugu" EAJ

plaentxia_com 2014ko abe. 2a, 13:53

EAJ udal taldeak herriko sarreretako zirkulazioaren norabidea aldatzea babesten du, "2009a baino lehenago zegoen egoerara buelta dadin". Azpimarratu dute "Carmelo Mendizabaleko zubian, gidarientzat biraketa egiteak suposatzen duen arriskua era nabarmenean ekidin nahi dugu". Barruan prentsa oharra

 
EAJren prentsa oharra:

EAJ udal taldeak herriko sarreretako zirkulazioaren norabidea aldatzea babesten du, "2009a baino lehenago zegoen egoerara bueltatu dadin". Helburua, "Carmelo Mendizabaleko zubian gidarientzat biraketa egiteak suposatzen duen arriskua era nabarmenean ekiditea da".
Iker Aldazabalek adierazi du "proposamen hau 2015ko aurrekontuen negoziaketan aurkeztuko dutela baita egiten ari diren arau subsidiarioen berraztertze prozesuan ere”.
Bozeramaile jeltzalearen baieztapenen arabera "berraztertze prozesuaren baitan, bide antolaketari dagokion atalean teknikoek baieztatu dute neurri gehigarriak hartu behar direla GI-627 errepidetik, Soraluzerako sarrerari dagokion bi loturetan. Hau da, Mendiola poligonoko sarrera-irteerari eragiten dionean (mendebaldeko lotura) eta bereziki ekialdeko loturari dagokionean, Iñasibarrreko bihurgunean, bertan biribilgune bat eraikitzea aurreikusten baita. Carmelo Mendizabaleko industri guneari irisgarritasuna emateko eta gaur egungo zubian egiten den biraketa ekiditeko. Gidariak behartuta baitaude maniobra arriskutsu hori egitera, udalak zirkulazio aldaketa inposatu zigunetik".
Aldazabalek nabarmendu nahi izan du "askozaz ere errazagoa dela zirkulazioaren norabidea aldatzea biribilgune bat eraikitzea baino, beti ere, eraiki behar duena Foru Aldundia denean eta kostua ere garestiagoa denean. Bilduren udal gobernuaren borondate politikoa besterik behar ez denean, proposamena aurrera eramateko" gaineratu du.
Bestalde,"orain dela 5 urte, denborak baieztatu duen bezala, alkatetzatik inposaturiko gaur egungo zirkulazio sistemak suposatu duen  akats larria zuzenduko litzateke”, azpimarratu du.
 
Aparkaleku falta salatu du
Aparkalekuen gaiari dagokionez bozeramaile jeltzaleak salatu du "legealdi honetan bakarrik 10 aparkaleku bideratu direla Gipuzkoako etorbidean. Bilduk hauteskunde kanpainan, Estaziño kalean eta Zeletan aparkaleku plazak egokituko zituela hitz eman zuenean”. "Ez dute emandako hitza bete eta ez hori bakarrik, 40 aparkaleku plaza kendu dituzte Plaza Zaharrean, Frontoian eta Santa Ana kalean. Batuketa eta kenketa eragiketa soil bat eginda, Soraluzen 30 aparkaleku galdu ditugula argi gelditzen da”.