"Harpasuak", Eli Lakuestaren argazkiekin osatutako erakusketa zabalduko du gaur Kontrargik

plaentxia_com 2014ko abe. 2a, 06:10

Eli Lakuesta (Soraluze, 1929-2000) argazkilarien argazkiekin osatutako Harpasuak liburuxkan topatu daitezkeen 30 argazki ikusgai jarriko ditu Kontrargik, gaur hasi eta abenduaren 31a bitartean, kiroldegiko erakustaretoan. 50. hamarkadatik 70. hamarkadara arteko irudiak bildu dituzte, herriko bizimodua erakusten dutenak. Astegunetan 19:00etatik 20:30era eta zapatuetan 12:00etatik 13:30era bitartean bisitatu daitezke Lakuestaren argazkiak.

 
 
Bildumarik handiena
Orain arte Kontrargik aztertu duen argazki bildumarik handiena da Lakuestarena. Bolunbururen bildumak 500 negatibo inguru bazituen, lakuestatarren sendiak lagatako bildumak 60.000 ditu, eta orain arte aztertutakoa hamarren bat baino ez da, 6.000 inguru.
Ezagutzen diren gainerako argazki bildumez galdetuta, Pepe Crotijorena eta Berruetarena nabarmendu dituzte, eta azken urteotan Pil-pileanek osatu duena ere bai. Kontrargiren helburua, “argazkiak digitalizatu eta hurrengo belaunaldiek eskura izan ditzaten ziurtatzea da, herriaren historia transmititzen dutelako”. Bestalde, gero eta gehiago ei dira argazkiak eskaneatzeko eramaten dizkieten herritarrak.
Salgai 10 eurotan
Gabolatseko estankoan, Iratxo goxodendan eta Eibarko lakuestatarren optikan eskuratu ahal da Harpasuak liburuxka, 10 euroko prezioan. “Gabonetan herritik kanpora bizi diren lagunei oparitzeko gauza aproposa” dela ohartarazi dute argazkilariek.
 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}