Sailkapeneko bosgarren postua ondo defendatu du preferenteak, Zumaiakori 0-1 irabazi eta gero. Jon Casadok sartutako golarekin hiru puntuak poltsikoratu dituzte eta guztira 22 batu. Getariako Keta da taldeko buru 26rekin eta bere atzetik daude Urola, Mutriku eta Amaikak bat 23 eta 22rekin hurrenez hurren. Abenduaren 14an Zestoaren aurka (10 puntu) lehiatuko dira Ezozin.
Erregionalak 1-0 galdu du Eibartarrak-en zelaian baina hala ere, Eibarkoen aurretik daude sailkapenean 3 puntu gehiago batuta, 16rekin. Galdu arren, hirugarren izaten jarraitzen du Sorak, Urkomendi (22 puntu)eta Bergararen (17 puntu)atzetik. Datorren asteburuan atsedena izango dute erregionaleko jokalariek.
Jubenilek 1-5 irabazi diote Mondragon taldeari bere zelaian eta jasotako hiru puntuei esker, bosgarren sailkatu dira 12rekin. Bergara da taldeko buru, 28 batuta. Koldo Aragonek sartu zuen lehen gola eta ostean etorri ziren Jon Perezek eta Markel Gustinorenak, guztira bost. Eibartarrak taldearen aurka arituko dira zapatuan (abenduak 6), 10:30ean Unben.
Kadeteek 1-4 galdu dute Aloña mendi bigarrenen aurka eta sailkapenean azkenurren izaten jarraitzen dute, 6 punturekin. Arrasateren zelaian (21 puntu) neurtuko dituzte indarrak eguenean (abenduak 4), 19:15ean.