Apirilera bitartean “ahalik eta
soraluzetar gehienak Sarekide egitea” izango dute zeregin. Adierazi
dutenez, “giza-eskubideen alde dauden herritar guztiek dute lekua
bertan”.
Dispertsioaren liburua
“Sarekideak” egitearekin batera, mundu guztian dispertsioaren berri emateko zabalduko dituzten 500.000 liburuetako hainbat zabalduko dituzte herrian. “Espetxeetan presoekin eta senideekin egiten dihardutenaren berri emango diogu mundu guztiari. Ze, dispertsioa badela jakitea eta benetan zer den ezagutzea ez da gauza bera”. Esaterako, 20 urte espetxean, eta azkenengo 11 urteak Huelvan daramatzan Lurdes Txurruka herritarraren kasua aipatu dute: “senideek, lagunek eta berak bakarrik dakite egoera horrek eragiten dituen ondorioen berri”.