2008. urteko Iruñeako San Fermin jaietan Nagore Laffage gaztearen erailketari buruzko dokumentala proiektatuko dute gaur, 21:30ean gaztetxean. Nagore, Jose Diego Yllanes izeneko mediku psikiatrak erail zuen. Yllanes, herri apaimahai edo "jurado popular" delakoak epaitu zuen, homizidioz kondenatuz eta ez erailketaz, akusazioak eskatzen zuen bezala. Dokumentalean, senide eta lagunen lekukotzak jasotzen dira, baita prozesu judizialean inplikaturiko aldeen ikuspuntua ere.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.