Txus Blues & Jose Bluefingers, bluesa eta umorea uztartuko dituen bikoa domekan, Gaztelupe tabernan

plaentxia_com 2014ko aza. 21a, 07:15

Letra arindun bluesa sortzeko bikoa osatu zuten 2001. urtean. Bartzelonatik datoz eta gitarra, aho-soinu eta ahotsaz baliatuta, era guztietako eraginez bustitako errepertorioa erakusten dute taulagainean: rantxerak, tangoak, jotak… . Emanaldia 13:00etan hasiko da, Vermouth Musikala egitasmoaren baitan, Gaztelupeko terrazan. 
 

 

TXUS BLUES  90. urteen hasieratik ari da “serioski” jotzen, eta Bartzelonako hainbat taldetako kide izan da, besteak beste, Impàs, La Nau Blues Band, Barri Gòtic, Els Bourbons eta Sweet Little Band taldeetakoa. Abesten hasi zen (edozeri esaten diote abestu) Jose Bluefingersekin batera laguntzen zieten abeslariak planto egin zienean emanaldi baten erdian.  Urteak dira blues esparruko aho-soinu eskolak ematen dituela, eta besteak beste,  Little Jordi (On Time i Cotton Roots), Lluís Souto (The King Revelers)eta Freddy García (The Messin’ Kids) bezalako musikari handiak izan ditu ikasle. Marrazkilaria da gainera. Diskoen azaleen egilea da.

JOSE BLUEFINGER Oso gazterik hasi zen gitarra jotzen, eta laster geratu zen garaiko rock gitarra jotzaileekin liluratuta, nahiz eta ez zen haien mailara iritsiko. Hainbat taldetako kide izan zen eta 30 urte bete baino lehen batek esan zion Bluesa jotzeko hiru akorde baizik ez zituela ezagutu behar. Bere egingo zuen estiloa izango zela erabaki zuen! Solfeoa eta harmonia ikasi zituen, eta Bluesaren esparruan ikertzen hasi zen. Fas Tard taldeko kide egin zen, eta esan beharra dago talde honetan ondo asko zekitela noiz iristen zen bakarkako pasartea, ez ordea nork interpretatuko zuen ez eta zenbat iraungo zuen ere. Gero bere zerbitzuak izan nahi zituzten taldeekin jo zuen (Armónica Zumel Blues Band, La Incombustible, Predicador Ramírezen aurreneko proiektua eta beste batzuk).

90. urteen erdialdera Txus Blues & Jose Bluefingers duoa izaten amaituko zuen hirukote batean hasi zen gitarra akustikoa jotzen. Egun aipatu duora bideratzen ditu musika izaerako ahalegin gehienak.

Rockaren munduan egin zituen aurreneko urratsak, baina badira hamar urtetik gora soilik Bluesari emana dela. Honako talde hauetako partaidea izan da: Fas Tard, Sweet Little & Midnight Laters, Harmonica Zumel Blues Band, Predicador Ramirez eta La Incombustible.