Andoni Ricok Euskadi ordezkatuko du "Guapo de España" modelo lehiaketan

plaentxia_com 2014ko aza. 20a, 18:31

Andoni Ricok (Soraluze, 1994) Donostiako modelo agentzia baten bitartez lortu du Euskadi ordezkatzea "Guapo de España" lehiaketan. Sariketa zapatu honetan ospatuko da Fuengirolan eta dagoeneko, soraluzetarra bertan da "esperientzia berria ilusioz bizitzeko" asmoarekin. Hiru sari daude jokoan: epaileek esleitzen dutena, publikoarena eta interneten bidezko bozkena. Azken honetan edonork eman dezake botoa, http://lindaespana.com/modelo/andoni-rico/ helbidean.

 

 

Ez da pasarelan diharduen lehen aldia, Eibarren eta Iruñean egin ditu desfileak Andoni Ricok. Uda aurretik Bartzelonako "Elite" modelo agentziaren sariketan ere hartu zuen parte eta laurogei parte hartzaileen artean, lehen hamabien artean sailkatu zen. Donostiako modelo agentzia batean dihardu orain eta honen bitartez lortu du Euskadi ordezkatzea zapatuan Fuengirolan ospatuko den “Guapo de España” lehiaketan. Probintzia bakoitzeko ordekari bana lehiatuko da bertan eta soraluzetarrak azaldu duenez “irabaztea baino ondo pasatzea eta esperientzia berriak bizitzea” du helburu.

Hiru sari daude jokoan: epaileek zapatuan esleituko dutena, publikoarena eta internet bidezko bozkena. Azken honetan edonork lagun diezaioke Ricori, bere aldeko bozka emanez , http://lindaespana.com/modelo/andoni-rico/ helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.