"Emakumeen energiarekin konektatzen" saioan, zer da landuko duzuena?
Emakumeen "barne indarrarekin konektatzea" diogunean, norbere energia berreskuratu eta ahalduntzea gauzatzeaz ari gara. Generoaren ikuspegitik abiatuz, matxismoa eta feminismoaren filosofietatik at, tradizioz emakumetasunari egotzitako balio eta jarreretatik askatu, eta energia hori helburu berrietara bideratu ahal izatea planteatzen da oinarrian. Norbere indarrarekin konektatzea; hezkuntzagatik, besteen aurrean "berekoi ez azaltzeagatik", baztertu edo gaizki begiratuko gaituztenaren beldur e.a.gatik, geure buruari ukatzen diogun indarrarekin konektatzea... . Helburuetako bat da hau guztia norbere buruarekin hausnartu eta taldean partekatzea, gure energia non eta zertan xahutzen dugun jabetzen hasi eta aldaketak abian jartzea.

Zeri deritzozu tailer bibentziala?
Bibentzia norbere izatea eta berezko bizitzan egoteko modua eta jarrerakin bat egitea da; hau da, gaiaren inguruan hausnartu eta "burutik" aztertu ordez, bizipenetan eta sentimenduetan murgildu eta honek barneratzea da. Betiere norberak bere buruarekin inplikatu nahi duenaren neurrian, baina zenbat eta benetakotasun gehiagoz bizi, orduan eta aberatsagoa izango da urratuko den bidea.

Tailerra zeini dago zuzenduta? Zeini gomendatuko zenioke batez ere?
Berez, azaroak 25eri begira sortutako jarduera da baina berez, edozein emakumeri dago zuzenduta. Munduan eta norbere bizitza eta harremanetan egoteko modu berriak aurkitu eta norbere buruarekin hobeto bizi nahi duten guztientzat. Bere orduak, airea eta bizitza besteei eskaintzen dieten emakume horientzat, eta baita ere, pixkanaka, geruza zaharrak pixkanaka astindu, eta geruza berriak indartu nahiean gabiltzanontzat ere.

"Dependentziazko eredu" batean murgilduta bizi gara askotan. Ez bakarrik tartean tratu txarrak edo menpekotasun patologikoak daudenean, besteen ongizatea ziurtatu eta norbere buruaz ahazten den emakume oro, bere indarra, arreta eta boterea besteei, kanpokoei emanda bizi da... . Tailerra bere buruaz gogoratu eta bere lekuan jartzeko asmoa eta gogoa duten emakumeei zuzendua dago.
Zein onura ekarriko dizkie parte hartzaileei? Zer ikasiko dute?
Lehen esan bezala, helburua ez da errudun sentiaraztea, helburua barrutik "ziztatzea" da; norberak bere barnean arreta eta energia norantz zuzentzen duen jabetzen hastea. Ohikoa da emakumeok, eta ama direnek bereziki, besteen zaintza eta beharrak lehenestea. Noski, hau naturala da eta ia beharrezkoa esango nuke lehen urteetan. Baina haurrak koxkortzen joan ahala, norantz doa energia?

Helburua ez da aurreko belaunaldien eredu guztia ezabatu eta emakume berri bilakatu nahi izatea,zaharkitua eta mugakorra bihurtu den hori guztia askatzen joan eta gaitasun eta jarrera berriak sortzen joatea baizik. Horretarako ezinbestekoa da barrurantz begiratzea, norbere burua kuestionatu eta entzuten jakitea... Eta noski, aldakuntza lortzeko arriskuak hartzeko prest egotea.