Bi aldiz saritu dute Carlos de Cos Bergarako Kirol Argazkien Lehiaketan

plaentxia_com 2014ko aza. 14a, 11:59

Txuri-beltzean lehen saria jaso du, Rugby eskola lanarengatik. Koloretan berriz, iaz Euskal Herriko txirrindularitza itzulian Ixuan ateratako IXUAI argazkiarekin bigarren saria eraman du. Ez dira hauek azkanaldian de Cosek jaso dituen sari bakarrak; Atauneko rallyan sari nagusia jaso zuen, Altsasukoan bigarrena eta Herriz-herri argazki rallyan lehen postuan dago.

Asteburuan Donostiako rallyan hartuko du parte eta epe motzean, Gizpuzkoako Sariketan, Kirolgi lehiaketan eta Valladolideko Argazki Sariketan lehiatzeko asmoa duela adierazi du.
{mosimage}