"Madril osoko blues-ik jatorrena" taularatuko dute Fede Aguadok eta Osi Marinezek domekan, Gaztelupeko Vermouth Musikalean. Emanaldian zehar ironiak, ongi landutako musikak eta profesionaltasunak bat egingo dute, umoreak lagunduta. Kaleko hizkuntza pikareskoa eta country blues-a uztartuko dituzte, landa izaerako ukitu eta sormenarekin. Kontzertua 13:00etan hasiko da, Gaztelupeko terrazan.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.