Alkarrekinen proiektuak aurkeztuko dituzte azaroaren 22ko batzarrean

plaentxia_com 2014ko aza. 14a, 08:00

Azaroaren 22an, zapatua, Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuaren Batzar Orokorra egingo da Kiroldegian. Batzarrean, proiektuetako kideek eta udaleko teknikariek datorren urterako prestatu dituzten egitasmoak aurkeztuko dituzte. Batzarrean edozein herritarrek parte hartu dezakeela adierazi dute. 

 
Udalak Batzarra “mugarri” izatea nahi du, “herritar kopuru esanguratsu batek datorren urtean landuko diren egitasmoetan partaide izatea, ezagutza zabaltzea eta iritzia trukatzea pauso garrantzitsua da herriarendako”. Guztira hamabost proiekturen ekimenak aurkeztu eta eztabaidatu ahal izango dira: herri identitatea, ibaia eta mendia,  talde sozial eta kulturalen interakzioak,  jarduera fisikoaren praktika, kontsumo ohitura jasangarriak, herritarren arteko elkartasuna, bertako produktuen ekoizpen eta kontsumoa, enpresa zein merkatariekin elkarlan dinamikak, berdintasun plana, euskara plana, hezkuntza, irisgarritasun plana, hirigintza plan orokorra, energia plana eta smart herria.
 
BATZAR OROKORREKO EGITARAUA:
-9:30ean azalpen orokorrak (antzokian)
-Proiektuen inguruko azalpenak eta iritzi trukea taldeka (frontoian)
-12:00etan hamaiketakoa
-Herritarren eta eragileetako ordezkarien arteko tertulia librea
-13:00etan batzarraren itxiera

Oharrak:
-    Umezaindegi zerbitzua egongo da.
-    Gaztelerazko taldeak ere izango dira.