Benjamin eta alebinek Aretxabaletaren aurka ekin diote denboraldia jokatzeari

plaentxia_com 2014ko aza. 14a, 07:45
Aurreko domekan lehiatu ziren aurrenekoz Sorako benjamin eta alebinak eta hilaren 30ean izango dute hurrengo partida. Erregionalak Arizmendiri 4-2 irabazi eta gero, hirugarren sailkatzea lortu du eta zapatuan, Bergara bigarrenaren kontrako partida gogorra izango dela aurreikusita, zaleei 17:30ean Ipintzara gerturatzeko deia egin nahi diete. Jubenilek 15-1eko aldea ikusgarriaz irabazi zieten Arizmendikoei eta prefereneteak husna berdindu zuen Ilintxaren zelaian. Lagun Onak taldearen aurka lehiatuko dira zapatuan, 16:30ean Ezozin.

Emaitza onak lortu zituen Sorak aurreko jardunaldian. Preferenteak 0-0 berdindu zuen Ilintxaren aurka eta hamargarrena da sailkapenean, 12 punturekin. 4 puntu dituen Lagun Onak taldea hartuko dute Ezozin zapatuan, 16:30ean.
 
Erregionalak lehen hiruen artean sailkatzea lortu du, Arizmendiri 4-2 irabazi eta gero. Hain zuzen hirugarren dago Eibartarrak laugarrenarekin 10 puntura berdinduta. Zapatuan taldeko bigarrena den Bergararen aurka lehiatuko dira Ipintzan eta partida gogorra izango dela aurreikusita, zaleei bertaratzeko deia egin nahi diete.
Jubenilek sekulako gol zaparrada egitea lortu zuten, 15-1 Arizmendiri irabazita. Azkenurren daude sailkapenean baina eskuratutako hiru puntuei esker sei batu dituzte. Indarberrituta Aretxabaleta laugarrenaren aurka arituko dira zapatuan, 16:00etan Ibarran.

Kadeteek gutxigatik galdu zuten, 4-3 Antzuolaren zelaian. Arizmendiren aurretik zazpigarren daude sailkapenean, 3 puntu batuta. Zapatu honetan, Aretxabaletaren aurka (11 puntu) arituko dira 12:30ean Ezozin.

Futbol eskolak, bere aldetik, ekin dio denboraldia jokatzeari. Aurreko asteburuan lehiatu ziren aurrenekoz Sorako benjamin eta alebinak Aretxabaletaren aurka. Hurrengo lehia azaroaren 30ean izango dutela jakinarazi dute. 
{mosimage}
{mosimage}