"Sherlock Holems" pelikularen euskarazko bertsioa eskainiko dute domekan, 17:00etan antzokian

plaentxia_com 2014ko aza. 14a, 07:30

"Sherlock Holems" pelikulak XX. mende hasierara eramango ditu haur eta lehen hezkuntzako ikasleak; akzioz, ustekabez eta umorez inguratuta. Atxolin guraso elkarteak antolatuta, "Domekak aterpian" egitasmoaren lehen saioa izango da eta emanaldiak, umeei zinema euskaraz ikusteko aukera eskaintzea du helburu. Zinema ez ezik, martxora bitartean, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako umeek Kukumixorekin jolasean aritzeko aukera ere izango dute, besteak beste, domeka arratsaldeak epelean eta estalpean euskaraz igarotzeko. Barruan egutegia!

 
 
ZINEMA EUSKARAZ (antzokian, 17:00etan):
Azaroak 16
Azaroak 30
Abenduak 21
Urtarrilak 18
Otsailak 1
Otsailak 22
Martxoak 8
 
KUKUMIXOREKIN JOLASEAN (kiroldegiko frontoian, 17:00etatik 19:00ra):
Azaroak 23
Abenduak 14
Urtarrilak 11
Urtarrilak 25
Otsailak 8
Martxoak 1
Martxoak 15
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.