"Persepolis", neskato iraniar baten istorioa kontatzen duen pelikula gaur, 21:30ean gaztetxean

plaentxia_com 2014ko aza. 19a, 13:21

"Persepolis" pelikulak iraultza islamiarretik gaur egunera arteko istorioa kontatzen du, neskato iraniar baten haragitan. Fundamentalistek boterea hartzen duten garaian, milaka pertsona kartzelaratuz eta emakumeak beloa eramatera behartuz, eta Irak eta Iranen arteko gerra jazotzen den bitartean, Marjane izeneko neskatoak punk-a, ABBA eta abar bat ezagutuko ditu. Nerabezaroan, gurasoek Europara bidaltzen dute, bere herrialdekoarekin zerikusirik ez duen kultura ezagutuko du bertan.