Herrian jasotako irudiekin XXVI. argazki-rallya ospatuko da domekan. Kontrargikoek goizeko 8:30etik 9:30era bitartean zabalduko dute izen-ematea eta orduan jakinaraziko dituzte landu beharreko gaiak zeintzuk izango diren (5 guztira), Etxaburueta kalean duten lokalean. Helduek 10 euro oraindu beharko dituzte, gazteek 5.
Parte hartzaileek nahi adina argazki atera ahal izango dituzte, aurkeztu berriz hogeita hamasei gehienez. 11:30ean Edurtza tabernan hamaiketakoa egingo dute eta txartelak, 13:30etik 14:00ra bitartean aurkeztu beharko dira argazki taldearen bulegoan. Aukeratutako argazkiak zeintzuk izan diren adierazteko mezu bat bidali beharko da, zenbakia eta gaia adieraziz, kontrargi@hotmail.es helbiera azaroaren 30a baino lehen.
Epaimahaiaren erabakia abenduaren 5ean, barixakua, 19:00etan jakinaraziko da eta sari banaketa abenduaren 20rako zehaztu dute, zapatua, 13:00etan antzokian.

Sariak
Lehen multzorik onena: 120 euro
Bigarren multzorik onena: 90 euro
Hirugarren multzorik onena: 70 euro
Gazte saria (14 urte arte): 50 euro