Inflexio puntua izan nahi du azaroaren 22an, kiroldegian
ospatuko den Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuaren Batzar Orokorrak.
9:30etan hasita, 2015erako erronkak ikusi, barneratu eta hauen
gaineko iritzi eta proposamenak egiteko aukera izango dute
gerturatzen den herritar orok.
Izan ere, Unai Larreategi Alkarrekinen koordinatzaileak
azaldu duenez, “baditugu proiektuak, badugu zer egina eta bagara
batzuk taldeetan antolatu eta ilusioz lanari ekin diogunak.”
Gehiago ere izan daitezkeela konbentzituta azaldu da Larreategi, eta
Batzar Orokor horrek horretarako aukera eman nahi du. Zapatuan
aurkeztu eta onartzen diren proiektuak izango dora 2015eko
aurrekontuen zutabe nagusia.
Herritar guztiei batzarrean parte hartzeko gonbidapena
luzatu die Alkarrekinek. Izan ere, Alkarrekinek, “herritarrei
erabakiak hartzeko modu horizontalagoan hartzeko boterea” ematen
diela gogorarazi dute udaletik. “Herritarren ahalduntzea bilatzen
du prozesu honek, guztion artean eraiki behar dugulako Soraluze eta
lankidetza horrek, herritarron arteko kohesioa eta bizikidetza
sustatzen dituelako.”
9:30etan hasiko da batzarra antzokian, eta ondoren
frontoian 14 gune egongo dira prestatuta euren ponenteekin proiektuak
azaltzen. Giro goxoan egingo da batzarra, kafez lagunduta,
“bertaratutakoak gustura sentitzeko helburuarekin”. Ondoren
luntxa egongo nahi duten guztientzat. Haurtzaindegi zerbitzua ere
egongo da.
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}