Lan eskaintza: lehenengo sektorea eta natur baliabideak kudeatzeko teknikari postua

plaentxia_com 2014ko aza. 13a, 10:49

Urtebeterako eta lanaldi erdiz, agroekologia dinamizatu eta natur baliabideak kudeatzeko teknikari lanpostua eskaini du udalak. Nekazaritza eta Landa Ingurumen Ingeniaritzako, Biologiako edo Ingurugiro Zientzietako Gradu Titulua izatea eskatzen da,  EGA titulua edo baliokidea izatea, informatika arloko ezagutzak izatea eta Soraluzen erroldatuta egotea eskaintza argitaratutako eguna baino lehenagotik. Baldintzak betetzen dituztenek, udaletxeko bulegoetan eman beharko dute izena azaroaren 20a, datorren osteguna, baino lehen.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.