{mosimage}Zapatu honetan, azaroak 15, azoka eta pintxo lehiaketa egingo dira Bizikalek antolatuta . Egun guztian zehar kalera aterako dira dendarien elkarteko kideak euren postuekin, herriari bizia emateko, herrian erosteak duen garrantzia azpimarratuz.
Goizean, plaza zaharreko karpan dendarien erakusketa egongo da 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldean, pintxo lehiaketa egingo da 18:30ean hasita zazpi gunetan zehar. Ekitaldi guztiak musikaz animatuko dituzte eta parte hartzaileen artean 140 euroko kontsumo bonoa zozketatuko da egunaren amaieran, herriko denda, taberna edo jatetxeetan kontsumitzeko.
1.Gunea: Bolia taberna eta Aitziber urdaitegia
-Ahate mikuita askotariko mermela eta kipula txigortuarekin ogi txigortuan
-Zezina ahuntz gaztarekin
2.Gunea: Pub Intxisu, Arrano taberna eta Etxabe harategia
-Tripakiak
-Haragi brotxetak
3.Gunea: Txoko taberna, Batzoki taberna eta Vidal frutategia
-Ajoarriero eta ganba kroketa
-Lurreko gutiziekin estalitako pizza
4.Gunea: Mendata taberna, Armendia jatetxea eta Criado frutategia
-Hostopil sorpresa
5.Gunea: Gaztelupe taberna eta Javier harategia
-Saiheskia parrilan
-Hanburgesak &
6.Gunea: Gila taberna, Txurruka jatetxea eta Juan Mari arraindegia
-Izokin marmitakoa
-Arrain eta ganba pastela
7.Gunea: Edurtza, Mari Mar harategia eta Txuritxu gozotegia
-Mexikar hostopilarekin egindako txapela
-Txistorra zatitxoa gazta kremarekin