Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra domeketan, gazte eta helduei zuzenduta

plaentxia_com 2014ko aza. 13a, 07:30
Azaroaren 16an eta 30ean gabonetako apaingarriak egiteko tailerrak antolatu ditu Alkarrekineko Jasangarritasun taldeak. Arratsaldeko 17:00etatik 20:00ra bitartean Merkatu Plazako bilera gelan batuko dira, eta bertan egiten diren apaingarriak herria apaintzeko erabiliko dira. Material zaharren berrerabilpena sustatuz, modu parte hartzailean apaingarri ederrak egin daitezkeela demostratu nahi dute. 16 urtetik goragoko herritarrak gonbidatu nahi dituzte tailerrotan parte hartzera.

Alkarrekineko Jasangarritasun taldeak gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu du azaroaren 16 eta 30erako.  Talde horrek birziklapen eta berrerabilpen ohiturak sustatu nahi ditu eta ildo horretan antolatutako ekimena da hau, material zaharren berrerabilpena sustatuz modu parte hartzailean apaingarri ederrak egin daitezkeela demostratzeko. Tailerrak 17:00etatik 20:00etara bitartean izango dira, Merkatu Plazako bilera gelan eta 16 urtetik gorako gazte eta helduek hartu dezakete parte. Bertan egiten diren apaingarriak herria apaintzeko erabiliko dira.

Jasangarritasun taldetik, bertaratzeko asmoa duten herritarrei ondoko materiala ekartzeko deialdia ere egin die:

 

-           Plastikozko botila handiak eta txikiak (tapoiekin)

-           Ardau eta sagardo botilen kortxoak

-           Komuneko eta sukaldeko paper rolluak

-           Aldizkari eta egunkari zaharrak

-           Kafe-kapsulak

-           Tela zatiak

-           CD ez-erabilgarriak

-           (…) tailerrak egiteko ongi deritzozuen beste edozer gauza

 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}