"Familia" komedia dramatikoa proiektatuko dute gaur, 21:30ean gaztetxean

plaentxia_com 2014ko aza. 12a, 07:00

Urrian ziren pelikula hau eskaintzekoa baina arazo teknikoak tarteko, azarorako lagatzea erabaki zuten. Santiago izeneko gizonezko bat, esnatu eta gosaritara jeitsiko da. Bertan familia guztia zai du zoriontzeko, bere urtebetetzeko eguna da. "Zorionak zuri" abestu ostean, opariak irekitzeari ekingo dio. Seme txikiaren txanda iristen denean, ez duela atsegin esango du. Nor ez du atsegin ordea, oparia? semea?. Familia egitura bezala eta familia barruko rolak zein harremanak bistaratzen dituen pelikula animatu eta entretenigarria da.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.