Biharko planik bai? azoka, babajana, erromeriak eta gaztaina erreak aukeran

plaentxia_com 2014ko aza. 7a, 07:00

Bihar Gaztañerre azokaren XIX. edizioa egingo da. Denera 22 postu izango dira: bederatzi baserrietako generoena eta hamahiru artisauena. Bazkaltzeko herri babajana antolatu du Pil-pileanek eta bihar bertan ere izango da tiketak erosteko aukera, Iratxon eta karpan, 12 eta 6 eurotan. Bazkalostean Xero Xiettek dantzan jarriko ditu karpara hurbiltzen direnak. Irudian: Iazko azoka.

{mosimage}Azoka ez ezik, baserri bizitzari lotutako egitarauak beteko du eguna. Kukumixoko hezitzaileek “Baserria eta animalia” sormen tailerra antolatu dute, ondoren hasiko da txistularien kalejira eta gaztetxeak herri-kirol desafioa antolatu du 11:00n. Bertsolarien saioa eta Urratsekoen dantzaldia 12:30n izango da eta bazkaltzeko bi aukera daude: karpan edo gaztetxean. Bietan babak izango dira menuko protagonista. Erromeriarik ere ez da faltako, Xero Xiettek girotuko du arratsaldea karpan, Fun and Gok gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.