Misio Taldeak Marbial herriari laguntzeko postua jarriko du zapatuan, kontzejupean

plaentxia_com 2014ko aza. 6a, 07:15

Haitiko Marbial herriko eskolan, lehen eta bigarren hezkuntzarako ikasgelak eraikitzea eta ikasgela horiek, mahaiz eta aulkiz hornitzea izango da datozen bi urteetan Misio Taldeak aurrera eramango duen erronka. 35.000 euro behar dituzte proiektua finantzatzeko eta zapatuan,  Gaztañerre azoka egunean etxean egindako gozoak salduz ekingo diote dirua batzeari. Kontzejupean jarriko dute postua goiz osoan zehar.

Haitiko Marbial herriko eskolan, lehen eta bigarren hezkuntzarako ikasgelak eraikitzea eta ikasgela horiek, mahaiz eta aulkiz hornitzea izango da datozen bi urteetan Misio Taldeak aurrera eramango duen erronka. Zehazki,herrialde horretan baliabiderik gabe bizi diren umeen eskolatzea bultzatu nahi dute eta 35.000 euro behar dituzte proiektua finantzatzeko. Oñatiko Misio Taldearekin elkarlanean arituko dira eta ohikoa den bezala, Gaztañerre azoka egunean etxean egindako gozoak salduz ekingo diote dirua batzeari. Kontzejupean jarriko dute postua, goiz osoan zehar. Soraluzetarrei aurrez eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiete eta ahalik eta gehien lagun dezatela eskatu.