Kiroldegi gaina txukundu eta U-arekin lotzeko zubi bat eraikiko dute

plaentxia_com 2014ko aza. 6a, 07:00

Aste honetan hasiko dira kiroldegi gaina txukundu eta irisgarritasuna hobetzeko aldapa bat egiteko lanak. Kiroldegi gaina eta U deituriko zonaldea lotuko dituen zubia ere eraikiko da,  udal gobernu taldeak U gaina kirol azpiegituretarako aprobetxatu nahi du eta "zubiarekin bi eremuak lotzeak inguruari asko emango diola" aurreikusten dute.  Obra hau 2015eko negua bitarte egingo diren hainbat lanen lehen fasea izango da eta guztira, 155.439,19 euroko kostua izango dute.

 
Aste honetan hasiko dira Kiroldegi gaina egokitzeko lanak. Lanen fase honetan Kiroldegi gaina txukundu eta irisgarritasun baldintzak betetzeko asmoz aldapa bat egingo da betara. Bestalde, kiroldegi gaina eta U deituriko zonaldea lotuko dituen zubia ere eraikiko da.
Behin lan hauek eginda, 2015eko neguan U gaina urbanizatu eta bertan "kirol azpiegiturak jartzeko apustua egingo da, herritarrek eremu horretaz gozatzeko aukera izan dezaten". Lan guztiak amaitzerako kiroldegi gaineko taberna zerbitzua irekitzeko asmoa ere azaldu du udal gobernu taldeak. Halaber, 2015 urtea amaitu aurretik tabernaren kudeaketarako proiektuak aurkezteko epea zabaltzeko asmoa dutela azaldu dute.
Obra hau 2015eko negua bitarte egingo diren hainbat lanen lehen fasea izango da. Guztira 155.439,19 euroko kostua izango dute (BEZa kontuan izan gabe)eta Sasoi Eraikuntzak enpresak egingo ditu.
{mosimage}
{mosimage}