Lakuestaren argazkiekin osatutako liburua aurkeztuko du gaur arratsaldean Kontrargik

plaentxia_com 2014ko aza. 4a, 16:58

Aurkezpena 19:30ean egingo da udaletxeko batzar aretoan. Kultura zinegotziak, Eli Lakuestaren senideek eta Kontrargiko kide batek parte hartuko dute aurkezpenean. 125 Argazkirekin osatutako liburua Gaztañerre azokan jarriko dute salgai. Irudia: Ikastolako ikasleak.

 
{mosimage} 
 
Eli Lakuestari eskainitakoa liburua Kontrargik Harpasuak sailean argitaratzen duen bigarrena da. 50. hamarkadatik 70.era bitarteko 125 argazki jaso dituzte; musika, dantza, kirol, erlijio ekitaldiak agertzen dira bertan, eta bitxikeriak ere bai: oilar borrokak, abadea txiza egiten, basurdeak zintzilik Txoko tabernan…
 
Bildumarik handiena
Orain arte Kontrargik aztertu duen argazki bildumarik handiena da Lakuestarena. Bolunbururen bildumak 500 negatibo inguru bazituen, lakuestatarren sendiak lagatako bildumak 60.000 ditu, eta orain arte aztertutakoa hamarren bat baino ez da, 6.000 inguru.
Ezagutzen diren gainerako argazki bildumez galdetuta, Pepe Crotijorena eta Berruetarena nabarmendu dituzte, eta azken urteotan Pil-pileanek osatu duena ere bai. Kontrargiren helburua, “argazkiak digitalizatu eta hurrengo belaunaldiek eskura izan ditzaten ziurtatzea da, herriaren historia transmititzen dutelako”. Bestalde, gero eta gehiago ei dira argazkiak eskaneatzeko eramaten dizkieten herritarrak.
 
Salgai azokan
Kontrargik mila ale inprimatu ditu eta Gaztañerre azokan jarriko ditu salgai, 10 euroko prezioan. Azokaren ostean, Gabolatseko estankoan, Iratxo goxodendan eta Eibarko lakuestatarren optikan eskuratu ahal izango dira. “Gabonetan herritik kanpora bizi diren lagunei oparitzeko gauza aproposa” dela ohartarazi dute. 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}