Pil-pilean euskara
elkarteko kideek taloak nola egiten diren erakutsiko dute gaur, 18:30ean Ibai
Eder elkartean. Sorkuntza prozesu guztia landuko dute: irina, ura eta gatza nahasita
ama orea egin, ostean, palen laguntzaz, taloei forma eman eta plantxan
erretzeraino. Parte hartzaileek egindakoa dastatzeko aukera izango dute gero, txistorrak,
hirugiharrak eta txokolateak lagunduta. Izen-ematea dohainik da eta 943 751304 (Pil-pilean)
telefonoan egin daiteke, edo euskara@pilpilean.com
helbidean.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.