"Las tortugas tambien vuelan" pelikula proiektatuko dute gaur, 21:30ean gaztetxean

plaentxia_com 2014ko aza. 5a, 07:00

Eguaztenetako film proiekzioekin aurrera egin eta gaur, 2004an ekoiztutako "Las tortugas tambien vuelan" pelikula emango dute gaztetxean. Pelikula honek Kurdistanera gerturatzen ditu ikusleak, gerrek errugabeko pertsonengan duten eraginaz hausnartzeko. Mina antipertsonak batu eta saltzen dituzten errefuxiatu eremu bateko haurrak dira pelikulako protagonista, amerikarren inbasioaren berri izateko antena paraboliko baten bila ari direnak. Haurrok ez dira aktore profesionalak, beren haragitan antzeko egoerak bizi izan dituzten pertsonak baizik. Emanaldia 21:30ean hasiko da, dohainik.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.