Preferenteak etxean jokatu arren, ezin izan zion Mondra taldeari aurrea hartu eta 0-2 galtzen bukatu zuten norgehiagoka. Zelaian ez ezik, taula-gainean ere lehiatzen dihardute bi taldeak; 11 puntura berdinduta baitaude. Sailkapeneko berdinketa hausteko aukera izango dute domekan, 16:00etan Legazpin, Ilintxaren aurkako partidan.
Erregionalak 0-0 berdindu du Urkomendi eibartarrekin eta sailkapeneko erdialdean dago, laugarren, 7 punturekin; Bergara dago lidertzan 16 puntu batuta. Urkomendi bigarren da, 13 puntu batuta eta Eibartarrak hirugarren, 10ekin. Zapatuan, azaroaren 8an, Gaztañerre gogobetez ospatzeko aukera izango dute erregionaleko mutilek, barixakuan neurtuko baitira Arizmendiren aurka, 20:00etan Ezozin.
Jubenilek 0-3 galdu dute Antzuolaren aurka eta sailkapenean aurrera egin ezinda daude azkenurren, 3 punturekin. Bergara da taldeko buru, 16 puntu batuta. Datorrena, lehia erreza izango dela dirudi; oraindik punturik lortu ez duen Arizmendiren aurka neurtuko baitituzte indarrak, zapatuan 10:00etan Ezozin.
Kadeteek 0-6 galdu zuten Bergararen aurka eta Arizmendiren aurretik 3 punturekin zazpigarren daude sailkapenean. Indarrak hartzeko atsedenaldi izango dute asteburuan eta hurrengoan, Antzuolaren aurka lehiatuko dira.