Zein zen Pernando plaentxiatarra? Erantzuna gaur Gaztelupen, Juan Martin Elexpururen ahotik

plaentxia_com 2014ko aza. 3a, 13:11

Pernando amezketarra jaio zeneko 250. urteurrena ospatzen den honetan, Pernando plaentxiatarra liburuaren eta herriko umorearen nondik norakoen inguruan jardungo dute gaur Gaztelupen Juan Martin Elexpuru idazlearekin, Ene uste makalean tertulia literarioen barruan. Liburu horretan eta beste zenbaitetan Juan San Martinek eta Pedro Zelaia jasotako txisteak ere errezitatuko dituzte saioan. Garai bateko pertsonaia eta pasadizoen gainean ere jardungo dute. Irudia: Lehen edizioa (Jon Etxaide, 1957). 

 
Idazleak eta musikariak
Azaroan zehar hainbat idazle eta musikari etorriko dira Gaztelupera. Martitzenetako literatur solasaldien barruan, azaroaren 11n Josu Landak Miguel Hernandez poeta espainiarraren testu euskaratuak abestuko ditu, azaroaren 18an Badok euskal kantagintzaren webgunea aurkeztuko du Jon Eskisabel kazetariak eta azaroaren 25ean Iñigo Aranbarri etorriko da Maiatza liburuaren inguruan berba egitera. Domeketako musika emanaldietan berriz, Mikel Inunziaga zornotzarra INUN diskoa ekarriko du. Hurrengo hiru asteetan blues kontzertuak izango dira eta azaroaren 30ean Morau eta Bañardok Arrainentzako himnoak diskoa aurkeztuko dute.