"Udal webgunea lehenbailehen berriztu dezala eskatzen diogu udalari" EAJ

plaentxia_com 2014ko aza. 3a, 12:45

EAJk eskatu dio udal gobernuari udaletxeko webgunea berritu dezala “komunikazio gaietarako 2014ko aurrekontuetan dagoen 15.000 eurotako partida erabilita”. Iker Aldazabalek adierazi du  “ulertezina  dela urtea amaitzeko 2 hilabete eskas gelditzen direnean, oraindik ere komunikazio gaietarako aurreikusita dagoen partida gauzatzeke egotea, partiden kudeaketa eta jarraipen ezaren adibide garbia”. Barruan prentsa oharra

EAJren prentsa oharra:
 
 SORALUZEKO EAJk UDALARI ESKATZEN DIO, UDAL WEBGUNEA BERRITU DEZAN
Iker Aldazabalek jakinarazi du “aurrekontuetan 15.000€ tako partida bat dagoela, oraindik ere, gauzatu ez dena”

Soraluzeko Udaletxeko EAJko udal taldeak, Bilduko udal gobernuari eskatu dio udaletxeko webgunea berritu dezala “komunikazio gaietarako, 2014ko aurrekontuetan dagoen 15.000€ tako partida erabilita”.
Bozeramailea den Iker Aldazabalek jakinarazi du “ulertezina  dela urtea amaitzeko 2 hilabete eskas gelditzen diren honetan, oraindik ere komunikazio gaietarako aurreikusita dagoen partida gauzatzeke egotea, partiden kudeaketa eta jarraipen ezaren adibide garbia”.
Ildo beretik jarraituz, azpimarratu du “Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, eta Euskal Enplegu Zerbitzuaren (Lanbide) laguntzaz, posible izan da herri mailan, udalak, lau kontratazio berri burutzea. Hauetatik bat komunikazio gaietarako eta webgunea berritzeko kontratatu da”.
Aldazabalek nabarmendu du “webgune erakargarri eta erabilgarri batek duen garrantzia, horrela herritarrek zuzenean informatuta egoteko aukera izango lukete, beraien kudeaketak egin edota kezka, iradokizun eta kexak planteatzeko aukera izango lukete era erraz batean”.
Azkenik, gogorarazi du, Udaletxeko EAJko udal taldeak udal gobernuari eginiko eskaera. Udalaren domeinua, .EUS domeinu bezala erregistratu eta  aktibatu dezala. Espero dugu, Euskararen Nazioarteko Egunerako, abenduaren 3rako, webgunea berrituta eta adierazitako domeinua martxan egotea.