Ekimen interesgarriz beteta dator Gaztañerre azokaren buelta

plaentxia_com 2014ko urr. 31a, 12:54

Azaroaren 8an egingo da aurtengo azoka eta ohitura bilakatu den moduan,azaroaren 3tik 15era bitartean hitzaldi eta ekimen ugari antolatu dira. Astelehenean Goienerrek argindarraren inguruan eskainiko duen hitzaldia izango da lehena. Irudia: Azoka iaz. 

 
 
{mosimage} 
 
Azaroaren 5ean egingo den ohiko talo ikastaroaz gain, aipatzekoak dira besteak beste azaroaren 3an, astelehena, Goiener Energia kooperatibako kideek eskainiko duten hitzaldia. Goiener 2012an Goierrin sortutako kooperatiba da eta bere helburua energia burujabetzan urratsak ematea da, energia berriztagarria erosi eta banatuz bere bezeroei.
 
Bestetik, azaoraren 5ean Eli Lakuestaren argazkiekin osatutako liburua aurkeztuko dute Kontrargiren eskutik. Lakuestak 60.000 argazkitik gorako ondarea utzi zion herriari eta orain liburu batean bildu dute hautaketa bat.

Bestetik, azaroaren 11n erleen inguruko mahai ingurua egingo da Soraluzeko Erlelagunek antolatuta. Kezka handiz bizi da erlezaleen artean liztor beltzaren inbasioa eta horrek ingurunean izango dituen ondorioak. Hori eta beste hamaika kontu izango dituzte hizketagai.

Azoka eta Gaztañerre Eguna
Urtero bezala Azoka egunean egitarau zabala antolatu da goizean goizetik jai giroan. Baserritar eta artisauen azokaz gain, ohiko bertso saioa, omenaldia, babajana eta erromeria izango dira. Gaztañerre Eguna azaroaren 10ean izango da. Egunean zehar Zaharren Egoitzan eta ikastetxean hainbat ekimen egingo dituzte. Iluntzean kantu jiraren ostean afaria egingo da herriko elkarteren batean. Azkenik, azaroaren 15ean, zapatua Bizikalek antolatuta elkarteko dendari eta tabernariek azoka antolatu dute. 
 
{mosimage}