Jurgi Rasconek gola egin zuen eta Beasaini 0-1 irabazita, sailkapenean gora egiteko behar zituen hiru puntuak eskuratu ditu Preferenteak. Seigarren jardunaldiaren ondotik, bosgarren kokatu da 11 puntu batuta, Amaikak Bat dago lidertzan 15 punturekin. Txartel hori bakarra jaso zuten Preferenteko mutilek, Aitor Arresek hain zuzen "denbora galtzeko asmoz bere taldearen aldeko jaurtiketa batean atzeratzeagatik". Datorren asteburuan sailkapenean bederatzigarren den Mondragon taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak, Ezozin.
Bolada onean da Erregionala, eta aurreko asteko berdinketaren ostean, garaipena eskuratu du zapatuan, Egoitz Placenciak Urki taldearen aurka sartutako bi golei esker (2-1). Txartel hori hiru ere jaso zituzten, Carlos Yosuan Gonzalezek, Iñigo Arrillagak eta Mikel Oregik bana baina eskuratutako hiru puntuei esker Eibartarrak taldearen atzetik laugarren dira sailkapenean, 6 puntu batuta. Kontuan hartu behar da deskantsu eguna dela eta, gainontzeko taldeek baino jardunaldi bat gutxiago jokatu duela Preferenteak. Hurrengo asteburuan Urkomendi14 Alkideba (12 puntu) taldearen aurka lehiatuko dira Eibarren.
Jon Perezek Jubenilen gola sartzea lortu bazuen ere, azkenean, 2-1 galtzen bukatu zen Urkiren aurkako norgehiagoka. Javier Rasconek, Miguel Montesek eta Camilo Berrerak txartel gorri bana jaso zuten; Ekaitz Garatek eta Ricky Martin Romerok horia. Sailkapenean Arizmendiren aurretik daude, 3 punturekin. Antzuola hartuko dute Ezozin datorren asteburuan.
Kadeteek 8-1 galdu zuten Aretxabaletaren zelaian eta honek ere, Arizmendi taldearen aurretik zazpigarren dira sailkapenean, 3 puntu batuta. Aloña Mendi dago lidertzan, 15ekin. Datorren asteburuan Bergara hartuko dute Ezozin.